domingo, 10 de junio de 2012

azken lana,ez aurkitutako lanen aipamena

Lehen aipatu eta ikusitako lanak gain beste hainbat lan egin genituen inkesta,baliobide zerrenda...
Hauek egiten asko ikasi eta gozatu genuen,pena da aurkitu ez izatea,sarrera hau agurra bezela erabiliko dut eta baita ere bloga egitearen iritzia idatziko dizuet.
Bloga hasieran lan gogorra eta aspergarria zirudien gehiengoentzat,baina bloga sortu eta gutxira errexa egin zitzaidan blogarekin jarraitzea, baita gustokoa ere.
Kurtso honetan zehar lan asko egin dugu eta espero dut ohartzea nik utzitako sarrerekin,agur eta eskerrikasko sarrerak ikusteagatik.
PABLO CALZADA

emoziozko bideoa 7.lana

Bideo hau,Maria zegoenean egindako lana da,Ximonekin, nire ikaskidea.
Bideo honetan gai bati buruzko argazkiak batu behar ziren gero programa baten bitartez batu eta bideo bat sortzeko.
Hasieran ideia arraroa iruditu zitzaigun gehiengoei eta ez genekien zer egin baina gero Mariak azaldu ondoren Ximon eta nik ideia orokorra ulertu eta lanean hasi giñen.
Lan hau egiten ikasitako gauzak hauek dira:Taldelana,argazkien aukeraketa ona,argazkiak bideo bat osatzeko batu eta bideoa egin,iritzi aldaketa...
Luberriko ordenagailuetan aurkitutako nire azken lana da hau eta hemen uzten dizuet bideoa eta espero dut gustokoa izatea.

Erreportaia,6.lana

 Philip Montanier udan iritsi zen Errealera frantziako ligatik,erreala 2.mailatik igo ,eta hurrengo denboraldian taldea lehenengo mailan mantendu zuen Martin Lasarte,errealako entrenatzaile ohia kanpoan utzita.Errealako zaleek ez zuten ulertzen erabaki hau,Martin Lasartek lan ona egin baitzuen errealean.Gainera,errealak milioi erdi bat euro ordaindu zuen Philip Montanier frantziarrarengatik.Philip Montanier taldearen jokoa zearo aldatzen saiatzen ari da,eta denboraldia oso ondo hasi zuten errealako jokalariek,eta emaitzak iristen hasi ziren.Baina denbora pasa ahala,errealak bere maila ez du mantentzen jakin eta 21 puntutik,bat bakarra lortu du.Une honetan,erreala ligako azken postuan aurkitzen da.Zaleak galdetzen ari dira ea erabaki ona izan zen Martin Lasarte kendu eta Philip Montanier jartzea.Baita ea errealako jokalariak egokiak izan daitezkeen Philip Montanierrek errealean jarri nahi duen jokoa egiteko.Jokin Aperribaik aldiz,errealako presidenteak,emaitzak iritsiko direla dio etan Philip Montanierrengan konfiantza osoa duela.Hala ere zaleek pentsatzen dute egokiena taldean aldaketa teknikoren bat egitea izango litzatekeela.





Lan hau Peru eta Patxirekin eginiko lana da eta bertan taldelanean aritu giñen nahiz eta argi eduki gaia errealaren entrenatzaile berriari buruzko erreportaia.
Lan honetan entrenatzaileari buruzko informazio ugari jarri genuen bai eta gure iritzia ere partidoetan lortutako emaitzetaz , egindako aldaketetaz,bera errealara  gazte izanik  ekartzeari buruz...
Lan hau egiten hainbat gauz ikasi ditut:Talde lanean aritzen,taldeen partaidekin gai egokiena hartzen,besteon iritziak entzuten,iritzi eta ideia onenak aukeratzen...
Hementxe uzten dizuet Peru,Patxik eta nik eginiko erreportaia Montanierri buruzkoa.

5.lana albistea

Albistea kurtsoaren hasiera edo erdialdean egindako lana izan da,Landerrekin gure maisua izandakoa,bertan banakako lana egin behar zen,ideia hau hasieran ez genuen gustoko izan.
Lan honen bitartez gauz asko ikasi ditut,informazio baliogarriena hartzen interneteko hainbat lekutik eta erabili albistea egiteko,informazio baliogarriena aukeratu berriz ere lehendik hartutako informaziotik,gustoko duten albistea aukeratzen eta hau aldeten moduan egiten.
Nahiz eta seguruna ez duela ikusiko Landerrek agurrak eman nahi dizkiot.
Hauxe da nire albistea espero dut gustokoa izatea.
.
                                               Uholdeak Gipuzkoan

Euri jasa handia bota du azaroko lehenengo asteburuan. Gipuzkoan Kalte handiak sortu dira euriaren ondorioz.Kalte handienak jasan behar izan dituen auzoa Donostiako Martutene auzoa izan da.Ura goiko solairuetaraino iritsi baita.Baina kalte guzti hauen gainean,gizon baten heriotza eta emakume baten desagerpena azpimarratu behar dira.Gizona urak eraman zuen,eta hilda agertu da.Emakumea,aldiz,desagertuta dago,eta ez dago bere arrastorik.2400 pertsonak jasan behar izan dituzte uholdeen kalteak.

4.lana( power pointa)

Hau izan da Mariarekin eginiko lanik luzeena nahiz eta taldeak sortu ere.Lehenik gela bi talde haundietan sakabanatu giñen,gero talde bakoitzean hainbat lan egin behar genituen nik lanak Patxi eta Perurekin egin nituen,gero lan guztiak batzen joan giñen diapositiben bitartez lan bat sortzeko guztion artean,honek nahiko denbora hartu zigun lan garrantzitsua baizen.
Lan honen bitartez hainbat gauz ikasi ditut:Talde lanean aritzen,hainbat lan berri egiten momentu horrerarte inoiz ikusita ez nituenak eta lanak bata bestearekin batzen.
Lan hau egitea gustokoa izan da eta taldean nahiko ondo aritu gara nahiz eta ikasle asko izan.
Bideoa hau da eta espero dut gustokoa izatea.

3.lana( kartela)

Nire 3.lana Mariarekin egindakoa kartela izan da eta bertan lehenagotik inoiz ikusitako lana egin nuen,bai eta ondo gelditu ere.
Lan honetan argazkiak nahasiak ipini behar ziren bata bestearen gainean eta bertan testu bat ekitaldi batera animatzeko eta ikaskide baten laguntza piska batekin egin nuen eta nahiko azkar ere.
Hau egiten asko ikasi dut,argazkiak nahasten eta bertan testua idazten,argazki egokiak bilatzen,testu egokia bilatzen argazki horientzat....
Eskerrak eman nahi dizkiot Peruri eskeinitako laguntzarengatik.
Hementxe uzten dizuet nire kartela,espero dut gustokoa izatea.

2.lana(iragarkia)

Hau da Mariarekin eginiko 2.lana,iragarkia.Hau egiteko zailtasun gehio izan nituen ideia,gidoia eta abar nik egin behar nituelako hala ere ideia bideoa nahiko laburra geratu zait azkenean.
Lan hau eginez hainbat gauz ikasi ditut :Kamara baten aurrean nire ideiak esaten,ideia egokiak pentsatzen gero blogean aurkezteko,iragarkia editatzen, egindako gidoia erabili eta aurkezten kamararen aurrean...
Eskerrak eman nahi dizkiot berriz ere anaiari,niri grabatzeagatik hainbat aldiz gaizki atera zitzaidalako   eta hala ere grabatzen jarraitu zuelako eskatu nizkion aldi guztietan.
Hauxe da bideoa eta espero dut gozatzea.